Madrilgo irteeran, 49. kilometroan, Guadalix de la Sierratik hurbil, izan dute istripua Uruñuelaren senideek. Arratsaldeko 16:00ak aldera jazo da ezbeharra. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, suhiltzaileek atera behar izan dituzte hiru emakumezkoak autotik,eta Irantzu Abad helikopteroz eraman behar izan dute La Paz erietxera zauri larriak zituelako. Beste biak anbulantzian eraman dituzte ospitale berera.
Bihar 19:30etan elkarretaratzea egingo dute Etxerat-ek antolatuta Barakaldoko Bideoneran, sakabanaketa salatu eta Uruñuelaren senideei elkartasuna adierazteko.
Presoak
Jorge Uruñuela presoaren bikotekidea larri zauritu da, bisitatik itzuleran istripua izanda
Jorge Uruñuela Barakaldoko (Bizkaia) presoaren senideek istripu larria izan dute, hura ikusten Madrilen Auzitegi Nazionalean izan ondoren etxera bueltan zirela. Zehazki, hiru emakumezko zihoazen autoan: Irantzu Abad presoaren bikotekidea, Pili Iglesias Irantzu Abaden ama eta Ana Tapia adiskidea. Abadek oso zauri larriak dituenez, helikopteroz eraman dute Madrilgo La Paz erietxera. Traumatismo kraneoentzefalikoa eta beso biak apurtuta dituela jakinarazi duEtxerat-ek. Beste biak ere ospitale berean ingresatu dituzte, gorputz guztiak kolpatuta, obserbazioan. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte hirurak autotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu