Jose Andres Burgetek gaur aurkeztu du ofizialki CDNko presidente izateko hautagaitza, eta alderdiaren proiektu politikoari "berriro bultzada" ematea du helburu. Gaur egun CDNko presidenteordea da Burgete, eta Nafarroako parlamentari.
Juan Cruz Alli izan da beti CDNko presidente, baina esana du ez dela atzera berriz ere aurkeztuko kargu horretara. Hilaren 29an egingo dute kongresua. Oraingoz, ez dago beste hautagaitzarik, eta datorren astelehenean bukatuko da epea.
Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburua aurkeztu du Burgetek lehen presidenteorde bezala eta Teresa Aranaz bigarren presidenteorde.
CDNk "etorkizuna" izan baduela uste du alderdiko lehendakarigaiak, eta euren egitekoa "egonkortasun instituzionalari laguntza" ematea dela dio. "UPN, PSN eta Nafarroa Bairen diskurtsoak moderatzeko indarra izan behar dugu".
Politika
Jose Andres Burgete, CDNko presidente izateko hautagai
Hilaren 29an egingo dute kongresua eta, oraingoz, ez dago beste presidentegairik. Juan Cruz Alli ez da oraingoan aurkeztuko kargura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu