Presoak

Jose Antonio Fernandez 'Magila' gaur irten da Puerto de Santamariako espetxetik

Jose Antonio Fernandez 'Magila' euskal preso politikoak askatasuna lortu du gaur, Puerto de Santamariako (Espainia) kartzelan 22 urtez espetxeratuta egon ostean. Preso santurtziarra Euskal Herrirako bidean da dagoeneko.

2005eko abuztuaren 12a
16:47
Entzun
Jose Antonio Fernandez 'Magila' santurtziarra 1983ko maiatzaren 6an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Muskizen (Bizkaia). 22 urtez egon da espetxeratuta, eta hamar kartzela baino gehiago ezagutu ditu denbora tarte horretan.

'Magila'-k 1998ko maiatzaren 13an bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak, baina gaureguerdian eman diote askatasuna. Euskal Herrirako bidean da dagoeneko Santurtziko preso ohia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.