Jose Elorrieta: “PSOEk ez du onartuko euskal auzian aldaketarik”

Katalunian Estatutuarekin gertatu berri dena ikusi besterik ez dago Euskal Herrian gertatuko dena aurreikusteko, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiaren ustez. Kataluniako Parlamentuak onartutako Estatutua PSOE-k itxuraldatu egin duela esan du. EAEn Estatutuaren erreforma ez dela nahikoa gaineratu du, eta egungo marko juridiko-politikoa gainditu behar da Elorrietaren ustez.

2006ko maiatzaren 12a
14:43
Entzun
ELAk aurrera begira duen ezkortasunak egiten diren adierezpenekin du lotura, Jose Elorrietak esandakoaren arabera. Izan ere, PSOEk dioenez, joko arauak errespetatuz egingo dira aldaketak, eta Elorrietaren ustez, arau horiek ez diete euskal herritarrei erabakitzen uzten. Katalunian estatutuarekin gertatu dena adibide garbia dela uste du, Kataluniako Parlamentuan % 90ak onartutako estatutua “itxuraldatu” egin baitu PSOEk.

Sindikalgintzaz ere jardun da Elorrieta, eta esan duenez, gaur egun negoziazio kolektiboa krisian dago, eta “ezin da elkarrizketa sozialaz hitz egin gizartearen % 30 prekarietatean dagoenean, eta herritar askok eta askok mila eurotik behera irabazten dutenean. Borroka sindikal gogorra bultzatu behar da”.

Wolkswagenen auzia dela-eta, Nafarroarentzat arazoari irtenbidea jartzea ezinbestekoa da, “bestela krisi handia eragingo du Nafarroako industriagintzan”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.