Jose Ignacio Munilla (Donostia, 1961) hautatu dute ofizialki Donostiako gotzain izateko. Atzo Euskadi Irratiak aurreratu zuen Vatikanoaren aldetik dagoeneko jaso zuela Donostiako gotzain izateko izendapena. Benedikto XVIak Espainian daukan Nuntziaturaren bidez egin dute ofizial erabakia. Munilla hedabideen aurrean agertu da Palentziatik (Espainia) -hango gotzain izan da 2006tik- eta Gipuzkoara "apaltasunez" datorrela adierazi du.
Juan Maria Uriarte ordezkatuko du Donostiako gotzain karguan -erretiroa hartuko du hark, adinagatik-, eta polemika handia eragin du -batik bat, Gipuzkoan-, Munillak jarrera kontserbadoreegiak eta espainolistak dituelakoan. Esaterako, Antonio Maria Rouco Varela eta Antonio Cañizares kardinalen babesa dauka. "Oso izendapen txarra izango litzateke Gipuzkoako Elizarentzat", esan du aurreko egunetan Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.
Zumarragako (Gipuzkoa) parrokiako apaiz laguntzaile egin zuten 1986an Munilla, eta lau urtean egon zen han.
Euskalduna da.
eliza
Jose Ignacio Munilla da Donostiako gotzain berria
Atzo Euskadi Irratian aurreratu zuten Vatikanoaren erabakia, baina gaur egin du Vatikanoak ofizial izendapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu