Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, Jose Inazio Elosua Urbieta eta Emilio Castillo Gonzalez de Mendibil atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Grande Marlaskaren aginduz, eta iraultza zergarekin zerikusia izatea leporatuta. Elosua gaur zortzi atzeman zuten Joseba Elosuaren anaia da, Irungo bizilaguna, eta 58 urte ditu. Emilio Castillo, berriz, Hondarribiko bizilaguna da eta 65 urte ditu.
Orain arteko azken atxiloketak ostiralean egi zituzten:Jose Javier Azpiroz eta Juan Maria Saralegi enpresaburu leitzarrak atxilotu zituzten. Atzo geratu ziren aske, baina Grande Marlaskaren borondatearen aurka, Fiskaltzak ez zuelako haien kontrako neurririk eskatu, eta epaileak ezin zituelako bere ekimen hutsez espetxean sartu.
Polizia operazioa
Jose Inazio Elosua eta Emilio Castillo atxilotu dituzte, 'iraultza zergarekin' lotuta
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskaren aginduz Jose Inazio Elosua —gaur zortzi atxilotutako Joseba Elosuaren anaia— eta Emilio Castillo atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gipuzkoan. ETAren =i iraultza zergarekin=i zerikusia izatea egozten diete. Era berean, Joseba Elosuaren emazteari eta semeari deklarazioa hartuko die gaur Grande Marlaskak. Gaur zortzi abiatu zuten "ETAren finantza sarearen" aurkako operazioa, eta harrezkero hamasei lagun atxilotu dituzte —haietatik sei dagoeneko aske dira—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu