Jose Juan Garciari eta Iker Mendizabali zortzi eta zazpi urteko zigorra ezarri diete

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Parisko Auzitegiak, ETAko aparatu logistiko kide izatea leporatuta, zortzi eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zien atzo Jose Juan Garciari eta Iker Mendizabali, hurrenez hurren. Biak 2007ko uztailaren 11n atxilotu zituzten Anguleman (Frantzia), Frantziako Poliziaren eta Espainiako Poliziaren arteko operazio batean. Albiste agentzien arabera, atxilotzeko unean matrikula faltsuak zeramatzaten autoan, eta ETAko kideak zirela adierazi zuten. Mendizabalen aurka atxilotzeko hiru agindu zeuden, eta Garciaren aurka, beste hiru agindu.

Atzoko epaian epaileak aintzat hartu du Fiskaltzaren eskaera. Bertan, fiskalak eskatzen du zigorra betetzen dutenean Frantziatik Espainiara igorriak izan daitezela. Mendizabalek beste lau urteko espetxe zigorra jaso zuen maiatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.