Jose Labauria omendu dute, bonbardaketa aldian Gernikako alkate izan zena
Brontzezko bustu bat jarri diote Don Tello kalean; Xebas Larrinaga eskulturgileak egin du omenaldirako irudia
1937an hegazkin italiar eta alemaniarrek Gernika (Bizkaia) bonbardatu zutenean, Jose Labauria zen alkate. Atzo, omenaldia egin zioten Labauriari; bustu bat jarri dute haren izenean, eta atzo agertu zuten jendearen aurrean. Xebas Larrinaga eskulturgileak egin du omenaldirako bustua, brontzearekin, eta Don Tello kalean jarri dute irudia. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea, zinegotziak eta Labauriaren senideak izan ziren ekitaldian, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu