Jose Luis Alvarez Santacristina presoari espetxealdi arindua ezarri dio Auzitegi Nazionalak

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzarako epaileak ebatzi du Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis-i espetxealdi arindua ezartzea, eta, modu horretan, egunero lan prestakuntza arloko ikastaroetara joateko espetxetik atera ahalko da. Dena den, asteburuko baimenik ez dio eman epaileak. Jose Luis Castro epailearen arabera, Espetxe Erregimeneko legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen ditu Txelisek: «Espetxera sartu zen garaiarekin alderatuta, pertsona desberdina da, indarkeriaren aurka gaitzespen erabatekoa erakutsi duelako eta horren inguruko sinesmen pertsonal eta moral sendoak dituelako». Gainera, zigorraren erdia bete duela eta biktimei barkamena eskatzeaz gain «bere ekintzetatik eratorritako erantzukizun zibila ordaintzeko prest» dela arrazoitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.