Jose Luis Elkoro (Bergara, 75 urte) ezker abertzaleko militante historikoaren askatasuna eskatzeko, kirol martxa antolatu du biharko Mugituko da Bergarako plataformak. Hondarribitik irten eta Bergaran amaituko da, Donostia (Martutene), Hernani, Zarautz, Lekeitio, Elgoibar, Elgeta edota Antzuola zeharkatu ondoren.
Lekukoa eramango dute ibilbidean -lasterka, itsasontzian, igerian, bizikletan, piraguan eta traineruetan eramango du lekukoa, elefante txiki bat-, eta herriz herri elkartasuna agertuko diote Elkorori. Hemen egitaraua.
Iazko apiriletik preso daukate ezker abertzaleko kidea Martutene Donostiako kartzelan. 18/98 auzian zigortu zuten, Orain SA enpresako zuzendaritzan izandako arduragatik. Minbizia du.
Urteetan izan zen Bergarako alkatea eta HBko Mahai Nazionaleko kidea.
euskal presoak
Jose Luis Elkororen alde kirol martxa bihar
Hondarribitik Bergararako ibilbidea egingo dute, ezker abertzaleko militante historikoa aske uzteko eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu