Politika

Jose Luis Urizek PSNko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du

PSNko hurrengo buruzagiak “UPNrekiko eta nazionalistekiko distantzia bera” izan behar duela adierazi du. Roberto Jimenez eta Amanda Acedo dira beste bi hautagaiak.

2008ko maiatzaren 16a
18:09
Entzun
PSNko idazkari nagusi izateko aurkeztu du bere burua gaur Jose Luis Uriz Atarrabiako (Nafarroa) zinegotziak. Datorren ekainaren 28an eta 29an egingo den alderdiaren kongresuan izendatuko dute idazkari nagusi berria, eta oraingoz Roberto Jimenezekin eta Amanda Acedorekin lehiatu beharko du Urizek.

Urizek agertu duenez, bere hautagaitzak“PSE-EEk Patxi Lopezekin lortu zuen bultzada bera lortzea” du helburu, “adorerik gabe dauden oinarrizko militanteak pizteko”. Horrez gain, bere oinarriak biltzen dituen beste hautagairen bat agertzen bada, bere hautagaitza albo batetara utziko duela agindu du, eta babesa emango diola.

Urizek jakinarazi duenez, PSNko Eskualde Batzordeari ezagutarazi dio bere hautagaitza , eta bere burua“egungo bi hautagaiek kargu horretarako soslai egokirik ez dutelako” aurkeztu duela azaldu du. Hala ere, hautagaitzaren arrazoi nagusia “hautagai berri bat ateratzea” dela esan du.

Zinegotziak dioenez PSNko idazkari berriak UPNkiko eta nazionalismoekiko distantziabera mantenduko duen proiektu bat babestu behar du,“ezkerreko politika diseinatzeko gai dena, Nafarroako gainontzeko alderdi progresistekin hitz egiteko eta akordioako lortzeko gaitasuna duena, eta UPNren alternatiba izan daitekeena”.

Urizek babes osoa lortzeko baldintzarik ez duela biltzen aitortu du, “sektore minoritario” kide delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.