Jose Mari Aldasoro Piper iheslaria (Hernani, 80 urte) hil da gaur goizean Baionan, Etxerat elkarteak esan duenez. Aspalditik diabetes gaitza zeukan. Arrazoi politikoak medio, 41 urte egin ditu sorterritik kanpo.
Etxeratek babesa eta elkartasuna adierazi die haren senide eta lagunei, eta preso eta iheslarien eskubideak errespetatzeko eskatu du.
Etzi egingo diote azken agurra Aldasorori, Hernanin, Orbegozo beilategian.