Teruelera iristeko ordu erdi falta zitzaiela izan zuten ezbeharra: aurretk zihoan autoa jo, beren ibilgailuaren kontrola galdu, irauli, eta hainbat buelta eman zituzten. Hori dela eta, kolpe handiak jaso zituzten.
Zehazki, M.G.G. emakumezkoa da zauri larrienak dituena: lepa-uztaia apurtu du, pelbisean fisura dauka eta ornoak kolpatuta ditu. E.E.P. gizonezkoak, berriz, bizkarrean eta ornoetan kolpe ugari ditu, eta bularrezurrean fisura. M.E.P. Tokero presoaren koinatuak, berriz, biriken ondoko bi saihets hautsi ditu eta kolpe asko dauzka gorputz guztian.Hiruak erietxean daude, anbulantzian Euskal Herriko ospitalen batera ekartzeko zain. J.A.E. Tokeroren ilobari, berriz, atzo eman zioten senda agiria.
Etxerat elkarteak salatu duenez, sakabanaketa politikak aurten eragin duen 25. istripu larria da Tokero sopelarraren senide eta lagunek izandakoa. Halaber, ezbehar horietan 73 senide eta lagun zauritu direla nabarmendu du.
Presoak
Jose Mari Tokero presoaren senide eta lagunek istripua izan dute
Jose Mari Tokero euskal presoa bisitatzera Teruelgo espetxera zihoazela trafiko istripu handia izan zuten igande goizean haren koinatuak, ilobak eta bi adiskidek. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, haietatik hiru oraindik erietxean daude, Teruelen (Aragoi), eta anbulantzian Euskal Herriko ospitaleetara ekartzeko zain dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu