Heriotza

Jose Maria Etxaburu euskaltzain urgazlea hil da

Atzo hil zen Jose Maria Etxaburu =iKamiñazpi=i euskaltzain urgazlea. 93 urte zituen, 1966tik euskaltzain zen idazleak.

2006ko abenduaren 29a
14:48
Entzun
Hogei urte ingururekin hasi zen idazten Etxaburu. Ekin aldizkarian herriko berriak idazten hasi zen orduan, eta Euzkadi-n ere idatzi zuen Iturri ondo eta Iturrondo ezizenekin. Gerraostean ekin zion berriz idazteari, 1957an. Kamiñazpi ezizenarekin sinatu zituen Zeruko Argia-n, Goiz Argin-n, Karmel-en, Anaitasunan, Jakin-en eta El Bidasoa-n argitaratutako lanak.

Lau liburu argitaratu zituen: Ondarroako kondaira 1966an Itxaropena argitaletxean; Txolintxu, 1972an, Eili argitaletxean; Neure lau urteko ibilerak 1988an Etor argitaletxean; eta Neure idazlan bilduma 1991n Itxaropena argitaletxean.

Ondarroan (Bizkaia) jaio zen, 1913ko irailaren 23an. 12 urte bete arte ikasi zuen, eta orduan arrain lantegi batean hasi zen lanean. Musika bandan hasi zen hiru urte beranduago, eta solfeoa eta saxofoi altua ikasi zituen.

Gerra lehertu zenean Donibane Lohizunera joan zen, gerrarako osasuntsu ez zegoelako. Urtebete egin zuen han, eta beste horrenbeste Landetan. Donibane Lohizunera itzuli zen berriro, eta hantxe egon zen Bigarren Mundu Gerra hasi zen arte. Ondarroa bidean preso hartu zuten, eta hainbat espetxetan egon ostean bere herrira bueltatu zen, handik, Hondarribira ezkontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.