Eliza

Jose Maria Larrauri Gasteizko gotzain emeritua hil da

90 urte zituen, eta 1979tik 1995era izan zen Gasteizko gotzain. Gaur arratsaldean zabalduko dute hil kapera Juana Jugan egoitzan, eta bihar egingo dituzte hiletak.

2008ko abenduaren 9a
13:38
Entzun
Jose Maria Larrauri Gasteizko gotzain emeritua hil da bart, 90 urte zituela, Arabako hiriburuko Juana Jugan egoitzan. Haren hileta kapera gaur arratsaldean zabalduko dute, egoitza horretan bertan, eta hileta elizkizuna 19:30ean egingo dute, Andre Mari SortzezGarbiaren katedralean.

Gasteizen bertan jaio zen Larrauri, 1918an, eta 1979tik 1995era izan zen gotzain. Gazte -gaztetan engaiatu zen Eliza Katolikoarekin, eta San Migel Parrokiako Gazte Elkartearen sortzaileetakoa izan zen. Hala ere, 24 urte arte ez zuen apaiz egiteko erabakirik hartu; aitzitik, Zuzenbide Zibila ikasten hasi zen eta banku bateko langile izan zen hainbat urtez.

Aipatu bezala, 24 urterekin, 1942an, erabaki zuen seminarioan sartzea eta 1948an apaiztu zen. Arabako zenbait herri txikitako parroko izan zen lehen urtetan, eta 1950ean, Albacetera (Espainia) joan zen Tabera gotzainari laguntzera. 1970ean itzuli zen Euskal Herrira, Iruñeko elizbarrutira, Tabera kardenalaren laguntzaile gisa.

1974an Espainiako Misio Lanen buru izendatu zuten, eta lan horretan aritu zen 1979ko martxoaren 30ean Gateizko gotzain izendatu zuten arte. 77 urterekin utzi zuen kargua, 1995ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.