Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak kide berriak izango ditu bihartik aurrera: Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia, Jean Haritxelhar Euskaltzaindiako lehendakari izandakoa, Javier Retegi Eusko Ikaskuntzako buru ohia, Jose Ramon Rekalde Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Hezkuntza sailburu izandakoa, Ana Maria Etxaide filologoa, Jose Antonio Garrido ingeniaria, Maria del Carmen Mijangos kimikaria eta Javier Tejada fisikaria.
Gasteizen ohiko bilkura egingo du akademiak bihar. 38 kide dauzka gaur egun, eta Pedro Miguel Etxenike fisikaria da lehendakaria.
2007ko urrian sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Jakiunde, Euskal Herriko gizartearen premiei, hutsuneei eta etorkizunari buruzko gogoeta bateratua egin eta gogoeta hori gizarteratzeko asmoz.
gizartea
Jose Maria Setien, Jean Haritxelhar, Javier Retegi eta Jose Ramon Rekalde, Jakiundeko kide
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu