Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko dominak

Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondok jaso dituzte sariak "Gipuzkoaren alde egindako lanarengatik"

Jose Maria Setien gotzain emeritoak, Juan Zelaia enpresagizonak eta Iñaki Gabilondo kazetariak jaso dituzte gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Dominak "Gipuzkoaren alde bizitza osoan egindako lana errekonozitzeko". Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak jantziko dizkie Urrezko dominak hiru omenduei eta "bizitza osoan egindako lana goraipatuko" zaiela adierazi du.

2003ko abenduaren 23a
14:30
Entzun
Jose Maria Setien gotzain emeritoari "komunitatearen alde zuzentasunez eta koherentzia intelektualez aritu delako lanean, eta justizia, elkartasuna, askatasuna eta norbanakoen eta taldekoen eskubideak errespetatzea eraginkortasunez defendatu dituelako" eman dio saria Gipuzkoako Diputazioak. Juan Zelaia enpresa-gizonak, berriz, "enpresa mundutik aberastasuna eta enplegua sortzea laguntzeaz gain, kultur sustapen eta garapenari ere bultzada ematen laguntzeagatik" jaso du saria eta Iñaki Gabilondo kazetariari "ideia eta iritzi guztien errespetuan oinarrituta kazetari lana ausarki egin duelako, Gipuzkoako gizartea bere dimentsio osoan islatuz", eskaini diete oroigarria.

Joxe Juan Gonzalez de Txabarrik eman dizkie dominak eta "bizitza osoan egindako lana goraipatuko" zaiela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.