Kanporatzeak

Jose Migel Etxeandia ustezko ETAkidea Espainiaren esku utzi du Mexikok

Jose Migel Etxeandia Meabe 43 urteko larrabetzuarra Espaniaren esku utzi dute gaur eguerdian Mexikoko agintariek. Etxeandia ezkutuan bizi zen Mexikon, eta bertako poliziak atzo atxilotu zuen. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Etxeandia "ETAren buruzagietako bat " zen Mexikon, eta Auzitegi Nazionalak bilatze eta atxilotze agindua emana zuenez, herrialde horretatik kanporatzeko agindua eman zuen atzo Mexikoko Gobernuak.

2003ko uztailaren 5a
17:30
Entzun
Gaur eguerdian iritsi da Madrileko aireportura Jose Migel Etxeandia ustezko ETAkide larrabetzuarra. Etxeandia atzo atxilotu zuen Mexikoko poliziak eta herrialde horretatik kanporatzeko agindua eman ostean, Guardia Zibilak atxilotu du Espainiara iritsi bezain pronto. Espainiako Auzitegi Nazionalak bilatze eta atxilotze agindua emana zuen Etxeandiaren aurka, ETAko kide izan eta hilketa saiakera egozten baitiote.

Etxeandiari ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatzen diote, eta bere herrian Espainiako Armadako sarjentu bat hiltzen saiatzea. Ekintza horren ondoren, Etxeandiak Frantziara ihes egin zuela diote Barne Ministerioko iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.