Jose Migel Etxeandia euskal preso ohiaren gorpua aurkitu dute goizean haren bila zebiltzan larrialdi zerbitzuek eta boluntarioek. Gorbeia mendiko Arraba landetan ikusi zuten azkenekoz, igandean, Larrabetzura (Bizkaia) familiarengana zihoala. Ordutik ez zuten haren berririk, eta asteartean hasi ziren bila. 59 urte zituen.
Euskal preso ohia da Etxeandia, eta 2015ean geratu zen libre. "Hunkituta gaude ezker abertzaleko kideok Josemiren heriotzaren berriarekin. Doluminak bere senideei, lagunei eta Larrabetzuko herriari. Adiorik ez, lagun", idatzi du sare sozialetan Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak.