Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Jose Ramon Rekalde izendatuko du Eusko Jaurlarizak Hezkuntzako Bake Plana gidatzeko aholku batzordeko presidente. Iturriak aipatu gabe, Patxi Lopez lehendakariaren erabakia izan dela esan du.
Jose Ramon Rekalde PSE-EEko kide da eta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izan zen 1987 eta 1991 urteak bitartean. 1991n Justizia sailburu izendatu zuten, eta 1994. urtera arte egon zen karguan. 2000. urtean ETAren atentatu bat jasan zuen, etxeko atarian buruan tiro egin ziotenean.
EUSKAL HERRIA
Jose Ramon Rekalde izendatuko du Jaurlaritzak Hezkuntzako Bake Planaren aholku batzordeko presidente
1987 eta 1994 urteak bitartean Hezkuntza eta Justizia sailburu izan zen, eta 2000. urtean ETAren atentatu baten biktima izan zen, buruan tiro egin ziotenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu