epaiketa

Joseba Agudo abokatuaren epaiketa gaitzetsi du Eskubideak-ek

Euskal Herriko Abokatuen Elkartetik diote "deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik" epaituko dutela haien kidea. Bihar epaituko dute Auzitegi Nazionalean.

2012ko otsailaren 21a
14:18
Entzun

Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak salatu du "deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik" euren kide Joseba Agudo epaituko dutela. Egoera prebentiboan 2 urte eta 4 hilabete egon ondoren, bihar epaituko dute Agudo, Auzitegi Nazionalean.
 
Elkartearen arabera, Agudoren kontrako erasoa "Estatu espainolaren jarreraren salatzaileen kontrako mendeku politika baten ikuspegitik baino ezin da ulertu". 
 
Horrez gain, sakabanaketa salatu dute; Errenteria haren jaioterritik 800 kilometrora egon da Agudo. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.