Eskubideak euskal abokatuen elkarteko kideek Joseba Agudo lankidearen atxiloketa eta kartzelatzea salatu dituzte, eta hori guztia "disidentzia politikoaren aurkako sorgin ehiza" dela adierazi dute. Agudo berehala aske uzteko eskatu dute.
Abokatuak azkeneko urteetan "euskal iheslari politikoen defentsa" egin duela azpimarratu du Eskubideak elkarteak. Hogei bat abokatuk prentsaurrekoa egin dute gaur, Donostian.
Urriaren 28an atzeman zuen Agudo Frantziako Poliziak, Hendaian (Lapurdi), ETArekin harremana duelakoan. Mureteko kartzelan daukate, Paueko Epaitegiak Espainiaren euroagindu eskaera noiz aztertuko. Asteartean da aztertzekoa, eta han izango da Eskuabideakeko ordezkaritza, "desadostasuna" agertzeko.
politika
Joseba Agudo abokatuaren espetxeratzea, "disidentzia politikoaren aurkako sorgin ehiza"
Eskubideak elkarteko ordezkariak asteartean Pauen izango dira, euroagindu eskaerarekiko desadostasuna azaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu