Aurten, euskal presoak bisitatzera zihoazen 13 senide eta lagunek istripuak izan dituztela salatu du Etxeratek, eta"sakabanaketa politika indarrean jarri zenetik", 16 direla "politika horrek hil dituen senide eta lagunak eta, 19 euskal preso politikoak". Gainera "odoluste ekonomikoa" egiten dutela salatu dute, "Espainiako eta Frantziako estatuak mendeku gosez eta, gizarte oso bat zigortu nahian burutzen ari diren sarraski isila da ondokoa".
Larunbatean Joseba Arregi Oñatiko presoaren neskalagunak izan zuen istripua, Jaengo (Euskal Herritik 805 kilometrotara) kartzelara bisitara zihoala. Etxeratek jakinarazi duenez, presoaren neskalaguna zihoan autoa jo zuen beste batek, atzetik, itzulbide batean.
Etxeraten iritzian "eragile, instituzio eta alderdi politiko ororen konpromisoa, hitzetatik haratago ekintzetara doan konpromisoa behar da 720 lagunek osaturiko Kolektiboaren eta, haien senide eta lagunon aurka diseinatutako politika hiltzaile honekin amaitzeko". Horretarako, "interpelazio lan bat" egin dutela jakinarazi dute, lehendakaritzara aurkeztu diren hautagaiekin. Ondorioen berri datozen egunetan emango dute.
euskal presoak
Joseba Arregi presoaren neskalagunak istripua izan zuen bisitara bidean
Joan zen larunbatean, Joseba Arregi preso Oñatiarraren neskalagunak istripua izan zuen, Arregi bisitatzera Jaenera (Espainia) zihoala. Istripua Araban izan zela jakinarazi du Etxeratek, eta neska ez bazen zauritu ere, autoak kalte materialak ditu. Etxeratek salatu duenez, "Euskal preso politikoen eta senide eta lagunen aurka Madrileko eta Pariseko Gobernuek indarrean duten sakabanaketa politika hiltzaileak jada bost istripu eragin ditu aurten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu