Joseba Egibar izango da GBBko buru, eta berria izango da taldearen erdia

Lurralde Batzordeak martxoaren 24an berretsiko du jeltzaleen Gipuzkoako zuzendaritza berria

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Joseba Egibar EAJren GBBko burua izango da berriz ere. EAJren herrietako bileren bigarren erronda atzo amaitu zen, eta Gipuzku Buru Batzarra aukeratuta gelditu zen. Lehengo taldearen ildokoek jarraituko dute, eta zuzendaritza taldearen erdia berrituko dute. Sektore kritikoak ez du hautagairik aurkeztu prozesuan, eta beraien desadostasuna agertzeko boto zuria eman dute.

Jokin Bildarratz, Xabier Barandiaran, Bittor Oroz, Maite Peña, Iñaki Txueka eta Jose Miguel Uribarren izango dira GBBko kide berriak. Aurreko taldetik datozenak, berriz, Maria Eugenia Arrizabalaga, Xabier Arruti, Idoia Elorza, Jon Jauregi, Lourdes Jauregiberri, Bakartxo Tejeria, Idoia Yeregi eta Egibar bera.

Hilaren 24an berretsiko du zuzendaritza hori, EAJren Lurralde Batzarrak, Donostiako egoitzan. Hala, prozesua amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.