izendapenak

Joseba Erkizia izango da HABEko zuzendari berria

Ertzaintzaren Akademiako buru, berriz, Malentxo Arruabarrena izango da.

2013ko urtarrilaren 8a
16:44
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Joseba Erkizia (Andoain, 1958) izendatu du HABE Helduen Alfabetatzeko eta Berreuskalduntzerako Erakundeko zuzendari berri, Iñaki Uriberen partez. Erkizia lehen izana da HABEko buru, 2005etik 2009ra; Uribe jarri zuen orduan Patxi Lopezen gobernuak karguan.

Erkiziak Gipuzkoako Foru Aldundian lan egin izan du, itzultzaile modura. Euskal Itzultzaileen Elkarteko lehendakari izendatu zuten 1996an. Administrazioa Euskaraz aldizkarian hainbat artikulu idatzita dago.

Sail berean, Jokin Azkue izango da Euskararen Sustapeneko zuzendaria.

Malentxo Arruabarrenarena izan da gaurko beste izendapen aipagarri bat: Ertzaintzaren Akademiako zuzendari jarri du Jaurlaritzak. Arruabarrena (Irun, 1959) Arabako batzarkidea da legealdi honetan, EAJtik, eta aurreko agintaldian Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua izan zen, Xabier Agirre ahaldun nagusiak Lorena Lopez de Lacalle EAkoa kargutik kendu zuenean. 2010ean Gasteizko alkategai izateko aukeztu zuten EAJko hainbat afiliatuk, baina azkenean ez zen izan hautagai.

Jaurlaritzak gaur egindako beste izendapen batzuk (33 egin ditu denera)

- Manuel Leza: Garraio Saileko zuzendari.

- Leire Madariaga: Kanpo Harremanetako zuzendari.

- Manuel Valin: Justiziako zuzendari.

- Lide Amilibia: Gizarte Zerbitzuetako zuzendari.

- Jose Javier Losantos: Lan arloko zuzendari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.