Omenaldia

Joseba Pagazaurtundua gogoratu dute ETAk hil eta hamabost urtera

"ETAren terrorismoa eta historia" gaitzesteko eskatu du Maite Pagazaurtunduak Andoainen egindako ekitaldian. 

Pagazaurtunduaren senideak, haren omenaldian, Andoainen. GORKA ESTRADA, EFE
2018ko otsailaren 11
14:55
Entzun

Josebaren etxea izenez ezagutzen den eskulturaren parean egin dute ekitaldia, Andoainen. Bertan omendu dute duela 15 urte ETAk hildako udaltzainburu Joseba Pagazaurtundua. Han izan dira, besteak beste, Maite Pagazaurtundua UPDko eurodiputatua eta Fernando Savater filosofoa.

"Makillairik eta hitzen negoziaziorik gabeko gaitzespena" eskatu du Pagazaurtunduak eta ohartarazi du "hiltzaileak" direla orain agenda politikoa ezartzen dutenak: "Bada garaia justizia eta egiari tokia egiteko eta gezurrak eta mozorroak baztertzeko".

Fernando Mugica buruzagi sozialistaren bilobak, berriz, "damua" eskatu die ETAko kideei: "Barkamena zor digute eta baita justiziarekiko elkarlana ere erantzunik gabe jarraitzen duten 300 hilketak argitzeko".

Mugicak ohartarazi du eurek ez dutela ahaztu eta ezta barkatuko ere, eta "justizia" lortu artean omenaldiak egiten jarraituko dutela datozen urteetan ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.