Joseba Solozabal kazetaria izendatu du Bilboko Festa Batzordeak Aste Nagusiko pregoilari. Solozabalek Telebilbaon La Kapital saioa aurkezten du eta Nervioi Irratian urte askotan aritu da.
Sonia Polo izango da txupinera, aurreko egunetan jakin denez. Izendapen horrek eztabaida sortu zuen, haren anaia presoa dela-eta. Bilboko Udaleko PSE-EEk eta PPk ez zuten begi onez ikusi Polo txupinera izatea eta, Bilboko konpartsek izendapena atzera botatzen ez bazuten, Iñaki Azkuna alkateari esku hartzeko eskatu zioten. Konpartsek, dena den, euren babesa erakutsi zioten Polori, eta izendapena ez dute bertan behera utzi.
Festak abuztuaren 15ean hasi eta 23an amaituko dira.
Festak
Joseba Solozabal kazetaria izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu