Troitiño eta Errasti Limoges inguruan, Brive la Gaillarde herrian, atxilotu zituzten atzo arratsaldean. Frantziako Poliziaren arabera, merkataritza zentro batean atzeman zituzten, ohiko kontrol batean. Alonso Espainiako Barne ministroak, berriz, 2004an sortutako Frantziako eta Espainiako polizien talde bateratua haiek jarraitzen ari zela esan du.
Zubizarreta eta Gonzalez, ostera, atzo goizean atxilotu zituzten, Grenoblen. Poliziak emandako azalpenen arabera, hiri erdiguneko kale batean auto bat lapurtu nahian zebiltzan, eta bizilagun bat hartaz ohartu, eta segurtasun indarrei abisua eman ostean atzeman zituzten.
ETAko kideak izatea egozten die Poliziak lauei. Gainera, Zubizarretari eta Gonzalezi bi pistola eta nortasun agiri faltsuak atzeman zizkietela zabaldu dute aipatutako iturriek.
Atxiloketak
Joseba Troitiño, Zuhaitz Errasti, Urtzi Zubizarreta eta Oier Gonzalez dira Frantzian atxilotuak, Espainiako Barne Ministerioaren arabera
Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroak agertu duenez, Jon Joseba Troitiño, Zuhaitz Errasti, Urtzi Zubizarreta eta Oier Gonzalez dira Frantziako Poliziak atzo Limogesen eta Grenoblen atxilotutako lau euskal herritarrak. ETAkoak izatea leporatzen die Poliziak. Asteuruan laurak Parisera eramango dituztela agertu dute Polizia iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu