Josefina Aguirre zentroa arriskuan jarri izana salatu dute Sakanako udalek

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuaren murrizketek Altsasuko Josefina Aguirre zentro psikogeriatrikoa arriskuan jarri dutelakoan, salaketa egin dute Sakanako hautetsiek eta mankomunitateak. Gogorarazi dute zentroaren alde adierazpen bat egina baduela parlamentuak; hartan, gobernuari eskatu zion zentroaren arazo ekonomikoak konpontzeko eta 21 oheen hitzarmenari eusteko. Ordea, gobernuak jakinarazi berri du sei ohe soilik finantzatuko dituela. Udalek bereizkeria ikusi dute. Haien esanetan, Tuteran dagoen gisa bereko zentro pribatu bati tratu hobea eman dio gobernuak. San Juan de Dios ospitalearena da egoitza; Nafarroako Kontu Ganberak asteon adierazi du Osasunbideak justifikaziorik gabe pagatu ziola klinika horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.