Josefina Arregi zentroak irekita jarraituko du, bi ohe gutxiagorekin

Langile batzordeak pozik hartu du erabakia, baina hitzarmen hobea eskatu dute zentroa bideragarria izateko

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Altsasuko Josefina Arregi zentropsikiogeriatrikoa (Nafarroa) ez dute oraingoz itxiko. Nafarroako Gobernuak ospitale psikiatrikoarekin zuen hitzarmena 21 ohetik sei ohera gutxitu nahi zuen, defizitari aurre egiteko. Horrek desagertzera kondenatuko zituela salatu zuen orain egun batzuk langile batzordeak. Azkenean, ordea, egun baino bi ohe gutxiago finantzatuko ditu foru gobernuak: 19, hain zuzen. Urte hasieratik aurrera izango da hori. Ordura arte, egungo akordioari eutsiko diete. Langile batzordea manifestazioa egitekoa zen gauritxieraren aurka, eta bertan behera utzi du.

Josefina Arregi zahartzaroko dementzia eta alzheimerra duten gaixoen arretarako erreferentziazko zentroetako bat izango da.Hala, 19 oheri eutsiko dio. Bestelako buruko gaitzak dituzten gaixoak beste klinika batzuetara bidaliko dituzte. «Batzuek entzuten dituzten gauzengatik protesta egiten duten bitartean, beste batzuk lanean ari gara», adierazi du Marta Vera Osasun kontseilariak.

Josefina Arregiko langile batzordeak pozik hartu du berria, horri esker zentroa berehala ixteko arriskua saihesten baita. Baina haren bideragarritasuna bermatzeko, sinatzekoa duten hitzarmena egungoa baino hobea izatea nahi dute. Hitzarmena zaintza aringarriak behar dituzten gaixoen arretarako. Tuterako San Juan de Dios klinikaren parekoa izatea nahi dute.

Aste honetan bertan jakinarazi du Nafarroako Kontu Ganberak lau urtean bikoiztu egin dela Osasunbideak klinika pribatuekin hitzartuta dituen zerbitzuen gastua.Verak dio kalkuluak egiteko modua okerra izan dela, eta baliabide publikoak nahikoak ez direnean edo itxaron zerrendak murriztu behar direnean bideratzen dituztela gaixoak zentro pribatuetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.