“Ez nekien operazio arriskutsua eta zuhurgabea zela”. Bere aurkako epaiketan, Josetxo Andia Eguesibarko UPNko alkate ohiak bere burua zuritu du. Nahiz eta bankuko langile ohia izan, lehentasunezko partaidetzen arriskuaz ez zekiela esan du: “Orain dakigunarekin damutzen naiz erosi izanaz”.
Andiak ez zion Anducelayko administrazio kontseiluari jakinarazi inbertsio hori egin zuela. Alkate izan aurretik Caixa Catalunyako langile izan zen, eta eszedentzian zegoen. Hain justu ere kapital beharrean zelako bere bezeroen artean lehentasunezko partaidetzak barra-barra saltzen ari zen finantza erakunde horri erosi zizkion titulu horiek. Hala ere, Caixa Catalunyaren interesen alde ari zela ukatu du. “Operazio errentagarria zela uste nuen”.
Fiskalak lau urteko espetxe zigorra eta zortzi urtez kargu publikorik izateko debekua eskatzen du bere aurka diru publikoa bidegabeki erabiltzea egotzita; defentsa abokatuak, berriz, errugabea dela dio. Nafarroa Bai udal taldearen izenean ari den akusazio partikularrak hiru urteko espetxe zigorra eskatzen du.
Politika
Josetxo Andiak adierazi du ez duela espekulatu diru publikoarekin
Andacelay sozietate publikoko 100.000 eurorekin lehentasunezko partaidetzak erosteagatik, diru publikoa bidegabeki erabiltzea egozten zaio Eguesibarko alkate ohiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu