Euskal presoak

Josetxo Arizkuren presoa espetxez aldatu dute

Gaixo larri dago Arizkuren, eta Pontevedratik (Galizia) Murtziara (Espainia) eraman dute. Etxerat-ek salatu du espetxe horrek ez duela baldintzarik betetzen preso eriak artatzeko.

Gaixo dauden presoak askatzeko eskatuz Durangon egindako manifestazio bat. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 24a
10:05
Entzun

Etxerat-ek adierazi duenez, lehenagotik ere Murtziako kartzelan egon eta gaixotasun larriak izan dituzten euskal presoek salatu dute presondegi horretako egoera eskasa eta artarik eza. Esaterako, minbizia aurkitu zioten preso bati mediku azterketa egin eta sei hilabetera jakinarazi zioten gaixotasunaren berri, eta kimioterapia saioak eskuburdinak lotuta eman zizkioten. Horiek jakinda, "kezka" azaldu dute Arizkurenen senide eta gertukoek.

Beste aldetik, libre gelditu da Maialen Zuazo Bilboko Santutxu auzoko gaztea, zazpi urteko zigorra bete ostean. Hiru urtez espetxean egon ondoren aske utzi zuten diru bermea ordainduta, baina 2014an berriro atxilotu eta espetxeratu zuten gelditzen zitzaion zigor zatia betetzeko.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.