Ana Agirre, berriz, Imazen aholkulari izan da Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, eta, orain sailburutza hartuko du.
Ibarretxek datozen ordu edo egunetan sinatuko ditu Imazen kargu uzteak eta izendapen berriak indarrean jarriko dituzten dekretuak. Asteartean, Ajuria Enean egingo den ekitaldi batean, hartuko dituzte Azkaratek eta Agirrek kargu berriak.
Eusko Jaurlaritza
Josu Jon Imazen ordez, Miren Azkarate izango da Jaurlaritzako bozeramailea eta Ana Agirre Industria sailburua
Josu Jon Imaz EAJko presidente hautatuak Jaurlaritzan utzitako hutsunea betetzeko bi emakume aukeratu ditu Juan Jose Ibarretxe lehendakariak: Miren Azkarate Kultura sailburuak kargu hori ez ezik bozeramaile lanak beteko ditu aurrerantzean, eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu, berriz, Ana Agirre izango da. Orain arte Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaile Imaz zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu