Bilbon, Errekalde plazan Josu Muguruza ezker abertzaleko hildako militante historikoaren omenezko monolitoa eta muralari eraso egin diete gaur goizean ezezagunek. ETAren aurkako pintaketak azaldu dira.
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak salatu egin du erasoa, "terrorismoaren biktimen memoriaren aurkakoa delako". Madrilen hil zuten Muguruza, tiroz, Espainiako Kongresuan HBko parlamentari gisa kreditatu bezperan.
Ostiral honetan 25 eta 20 urte beteko dira Santi Brouard eta Muguruza hil zituztenetik, eta haiek omenduko dituzte Bilbon. Urteurrenari hasiera emateko, 11:00etan lore eskaintza egingo dute Ametzola parkean, bien omenezko monolitoaren aurrean. 12:00etan, Errekalde plazan, lore eskaintza egingo dute, eta 19:30ean ekitaldi politikoa izango da Esperantza frontoian.
politika
Josu Muguruzaren omenezko monolitoari eraso egin diote
Rodolfo Aresek salatu egin du ekintza. Etzi 20 urte beteko dira Muguruza hil zutenetik, eta Bilbon omenaldia egingo diote. Santi Brouard ere omenduko dute, haren hilketatik 25 urte igaro direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu