atxiloketak

Josu Urbieta ustezko etakidea kartzelara bidali du Parisko epaileak

Arma bat izatea, lapurreta eta estortsioa egitea, eta autoritateei aurre egitea leporatu diote. Ostegunean atxilotu zuten, Correzeko departamenduan, eta inkomunikatuta eduki dute.

2010eko ekainaren 15a
14:40
Entzun
Josu Urbieta Alkorta (Azpeitia, 1978) espetxera bidali du bart Parisko epaileak, ETAko kidea delakoan. Arma bat izatea, lapurreta eta estortsioa egitea, eta autoritateei aurre egitea egotzi diote. La Sante Parisko kartzelan sartu dute.

Ostegunean atzeman zuen Frantziako Poliziak Urbieta, Correzeko departamenduan -herrialdearen erdialdean dago-, eta harrezkero inkomunikatuta izan dute.

Berri agentziek zioten auto bat lapurtzen ari zirela hiru lagun eta beste biek ihes egin zutela. Poliziak, ordea, gero esan zuen berak ez zekiela ustezko lapurretan beste bi lagunek parte hartu zutenik.

Arratsaldeko zazpiak aldera izan zen atxiloketa, Lemosin eskualdean, Vars sur Roseixen. Poliziaren arabera, atxilotzeko unean ETAkoa zela esan zuen Urbietak, eta arma bat zeukan soinean.

Atxiloketa dela-eta asteburuan bi manifestazio jendetsu egin dituzte Azpeitian, eta "errepresioa" bukatzeko eskatu dute. Egunotan jasotako babesa eskertu du Urbietaren sendiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.