Berria TB

Josune Ariztondo gaur, 19:00etan, Martin Ugalde Foroan

'Euskal kultura eta herri erakundeak. Kulturgintzan, Bizkaitik Euskal Herrira' hitzaldia emango du. BERRIA.INFOk zuzenean eskainiko du webgunean.

2013ko otsailaren 28a
19:00
Entzun

Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kultura diputatua da, eta hain zuzen kulturaz hitz egitera etorriko da gaur Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera. Ekitaldi irekia izango da Ariztondok gaur 19:00etan emango duena. 

Ariztondo Ondarroan (Bizkaia) jaio zen, 1948an. EAJko kide da; 1995ean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako idazkari izendatu zuten, eta, ondoren, Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikako sailburuorde ere izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.