Euskal Presoak

Joxe Esnaola lasartearra aske utzi dute gaur, 20 urte preso egon ondoren

Joxe Esnaola euskal preso lasartearra aske utzi dute gaur, 20 urte espetxean igaro ondoren. 20:00tan ongietorria egingo diote, Lasarten. Esnaola 1984ko ekainaren 27an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Hernanin. Donostiako polizia etxera eraman zuten, inkomunikatuta eduki zuten eta orduan torturatu egin zutela salatu zuen Esnaolak, Askatasunak jakinarazi duenez. Zazpi egunen ondoren, Madrilen dagoen Carabanchelgo espetxera eraman zuten.

2004ko uztailaren 1a
19:07
Entzun
Geroztik, Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Langraiz eta Murtziako espetxeetan egon da Esnaola. Behin-behinean aske egon behar zuen 1999tik, zigorraren hiru laurdenak bete zituelako orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.