Heriotza

Joxe Luix Lekuona 'Lexoti' bertsolaria hil da

Joxe Luix Lekuona Garaiar 'Lexoti' (Oiartzun, 1925) bertsolaria hil da bart, azken urteetan bizileku zuen Hernaniko (Gipuzkoa) Ereñotzu auzoan. Uztapide eta Baxarriren belaunaldikoa zen, 50.eko eta 60.eko hamarkadetan haiekin plazaz plaza ibilitakoa. Hala ere, urteak zeramatzan bertsoetatik erretiratuta.

2006ko ekainaren 20a
12:13
Entzun
Ezagutu dutenen arabera, taberna giroko bertsolaria zen, "oso zirikatzailea". Uztapide, Baxarri, Lazkao-Txiki eta Gerra ondorenean berriro bertsolaritza indartu zutenen belaunaldikoa zen; haiek izan zituen plaza lagun.

Bertsozale Elkarteak omenaldia egin zion 1989an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.