JOXE MARI ZALDUARI AGURRA
Familiak eta lagunek omenaldia egin zioten atzo Joxe Mari Zaldua Aitona-ri Makean (Lapurdi). Urtsumendi mendian haritz bat landatu zuten Aix-en-Provencen (Frantzia) klandestinitatean zendutako iheslariaren omenez. Lehenik, lagun eta senideek haren bizipenak ekarri zituzten gogora, Zalduaren zaletasunak, engaiamendua, grina eta bereziki maite zituen jendeengandik urruti pasatu zituen urte luzeak. Bukaeran, militantearen errautsak zelaian barreiatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu