EUSKO JAURLARITZA

Joxean Muñoz izango da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea

Jon Redondo Orioko alkate ohi eta arraunlari izandakoa, berriz, Kirol zuzendari izango da, Noticias taldeak argitaratu duenez.

2012ko abenduaren 21a
13:39
Entzun

Iñigo Urkullu buru duen exekutiboa pixkanaka ari da taldearen osaera argitzen, eta bi izendapenen berri eman du gaur Noticias taldeak. Joxean Muñoz kultur kudeatzaile eta Tabakalerako zuzendari ohia izango da Kultura sailburuorde, eta Jon Redondo Orioko alkate ohi eta arraunlari izandakoa izango da Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari.

Redondok Patxi Mutiloa ordezkatuko du karguan. 2007ra arte aritu zen arraunean Orion, eta Dionisio Redondo arraunlari izandakoa da bere aita. 2007an Kontxako bandera irabazi zuen.

Gaur argitaratu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialak hainbat izendapen. Pedro Maria Hernando izango da Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuorde, Andres Araujo de la Mataren ordez.

Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea Estibaliz Hernaez Laviña izango da, Juan Ignacio Goikolearen ordez. Enplegu eta Gizarte Politika Saileko kabineteko zuzendari, berriz, Imanol Zuluaga izendatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.