EUSKAL PRESOAK

Juan Carlos Balerdi presoari intimitate eskubidea urratu diotela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak

2010eko azaroaren 6an eta 7an izandako bi bisitaren ondoren, "miaketa integralak" egin zizkioten; epaitegiaren arabera, espetxeak ez du neurri hori hartu izana behar bezala argudiatu.

2013ko urriaren 14a
14:52
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak azaldu duenez, presoak guztiz biluzaraztea "egoera batzuetan beharrezko neurria" izan daiteke espetxe bateko segurtasuna mantentzeko, baina gaineratu du neurri horrek ezin duela presoen intimitate eskubidea urratu. Horrela, argudiatu du modu egokian erabaki behar dela neurri hori "ezinbestekoa" den eta presoen intimitate eskubidea urratzen duen.

Halako neurri bat hartzeko, behar bezala argudiatu beharra dagoela adierazi du Auzitegi Konstituzionalak, eta ebatzi Jaengo espetxeak ez zuela hala egin Juan Carlos Balerdiri azaroaren 6ko eta 7ko bisiten ostean miaketa integralak eginda.

"Miaketaren beharra azaltzeko segurtasun arrazoiak aipatzea falta da", argudiatu du. Objekturen bat gordea zuen susmoa baino ez zuen aipatu Jaengo espetxeko zuzendaritzak, epaitegiaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.