Juan Carlos Borboikoa forudun izateko prozedura hasi dute

2014ko ekainaren 20a
16:21
Entzun

Abdikazio legearekin gertatu zen bezala, Juan Carlos Borboikoa forudun izateko urratsak ere ahalik eta azkarren egin nahi ditu Espainiako Gobernuak. 

Hori horrela, prozedura hasi dute dagoeneko, eta egingo duten lege aldaketa aste gutxi barru onar dezakete Espainiako Kongresuan. Hilabete barrurako espero dute forudun bihurtzea.

Alfonso Alonso PPko bozeramaileak Kongresuan iragarri duenez, alderdiak lege aldaketa gauzatu du Juan Carlos I.a forudun izan dadin. Horretarako, bi zuzenketa aurkeztu dizkio tramitatze fasean dagoen lege proiektu bati.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak "koherentzia" eskatu die Kongresuko eta Senatuko parlamentariei bozkatzeko garaian.

Gobernuak Juan Carlos Borboikoa forudun bihurtzeko "presa" ote duen galdetuta, Saenz de Santamariak erantzun du aukeratu duten formulak "tramite eta berme guztiak" beteko dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.