Komunikabideak

Juan Carlos Martinez, 'El Correo'-ko zuzendari berria

2007ko urtarrilaren 16a
14:33
Entzun
Juan Carlos Martinez da atzotik El Correo egunkariko zuzendaria, Angel Arnedoren partez. Gasteiztarra da Martinez, 1957an jaio zen eta duela 28 urte hasi zen lanean kazeta horretan, Gasteizko erredakzioan. 1994tik 2002a bitartean egunkariaren Arabako edizioko zuzendaria izan zen. Espainian egunkari batzuetako zenbait kargutan ibili ostean, 2006an El Correo-ra itzuli zen eta harrezkero zuzendariaren laguntzailea izan da. Arnedo, Vocento taldeko Zuzendaritza Nagusira pasatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.