EHUko errekotorea aukeratzeko hauteskundeak

Juan Ignazio Perez Iglesias eta Iñaki Antiguedad lehiatuko dira bigarren itzulian EHUko errektore izateko

Manu Montero EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eman ditu bere ordezkoa aukeratzeko bozketaren emaitzak: Juan Ignazio Perez Iglesiasek botoen %20,037 jaso ditu eta Iñaki Antiguedadek %17,085. Gainerako bost hautagaiek irakasle bi horiek baino emaitza kaskarragoak izan dituzte. Nolanahi ere, inork ez du gehiengo absoluturik erdietsi, beraz, bigarren itzulia egingo da, eta Perez Iglesias eta Antiguedad lehiatuko dira bigarren bozketa horretan. Montero errektoreak ikasleen parte-hartzea oso handia izan dela nabarmendu du.

2004ko martxoaren 24a
20:22
Entzun
Honakoak dira hautagai bakoitzaren emaitza zehatzak:

Juan Ignazio Perez Iglesias: %20,037.

Iñaki Antiguedad: %17,085.

Francisco Doñate: %16,45.

Marisol Esteban: %15,25.



Javier Muniozguren: %11,17.

Antonio Rivera: %10,20.

Ander Gurrutxaga: %9,6.

Aurreneko aldiz sufragio unibertsalaren bidez aukeratuko dute EHUko errektorea; hau da, orain arte, klaustroak aukeratzen zuen, baina gaur, EHUko komunitatea osatzen duten 59.000 bat lagunek izan duate botoa emateko aukera, irakasle, ikasle zein administrazioko langileek. Nolanahi ere, botoa ponderatua izan da; hau da, irakasleen botoek gehiago balio dute beste sektoreenak baino.

Ander Gurrutxaga, Jose Ignazio Perez Iglesias, Francisco Doñate, Marisol Esteban, Antonio Rivera, Javier Muniozguren eta Iñaki Antiguedad izan dira EHUko hurrengo errektore izateko hautagaitza aurkeztu duten zazpi katedradunak.

Botoa emateko 79 hautestontzi elektroniko jarri dituzte EHUko hiru campusetan banatuta; hots, Arabakoan, Bizkaikoan zein Gipuzkoakoan.

Hautagaietatik inork ez du lortu gehiengo absoluturik, beraz, boto gehien jaso dituzten bi hautagaien arteko bigarren itzulia apirilaren 1ean egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.