ATXILOKETA

Juan Karlos Estevez atxilotu dute Donostian

Gurasoen Altzako etxean zegoela eraman dute ertzainek. Otsailean aske utzi zuten, zigorraren hiru laurdenak beteta.

Juan Karlos Estevez. OARSOBIDASOKO HITZA
2014ko azaroaren 20a
07:56
Entzun

Aurreko astean ere Ertzaintzaren lau furgoneta joan ziren haren bila, etxebizitza horretara, baina ez zuten topatu. Azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak. Eleak mugimenduak gaur Errenterian eta larunbatean Donostian elkarretaratzera deitu du.

Frantzian atxilotu zuten lehen aldiz, 1995ean, eta handik lau urtera Espainiara kanporatu zuten. 33 eguneko gose greba egin zuen orduan. Gerora aske gelditu, eta 2004ko ekainaren 17ko operazioan atxilotu zuten berriro.

Hamasei urte kartzelan eman ondoren Altzako preso ohia atxilotze arriskuan zegoela ohartarazi zuten iragan astean. Alacanteko (Herrialde Katalanak) espetxetik irten zen aurtengo otsailean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.