Juan Lopez de Uralde Greenpeaceko zuzendari ohia harro agertu da gaur 2009an Kopenhagen erakundeko beste hamar kiderekin batera Klimaren boi bileran egin zuen ekintzaz, eta espetxera joan behar badu duintasunez joango dela esan du. Atzo Danimarkako Fiskaltzak hiru urteko espetxe zigorra eskatu zuen Lopez de Uralderentzat ekintza horretan parte hartzeagatik, eta horrek ez duela harritu gaineratu du, bere hitzetan, Danimarkako Gobernuak hasieratik erakutsi duen gehiegikeriarekin bat datorrelako.
Epaiketa udaberrian edo udazkenean egingo dela jakinarazi dio abokatuak donostiarrari. Epaileen aurrean egin zutena defendatzeko arrazoi asko dituztela dio, eta egiteko asko dagoela.