Juan Mari Gabirondo euskal presoaren zigorraren beste kitapen bat egiteko agindu dio Espainiako Auzitegi Gorenak Espainiako Auzitegi Nazionalari. Gabirondoren abokatuak helegite bat jarri zuen Auzitegi Gorenean, 2011ko maiatzean plazaratutako epaiaren kontra. Epai hark, zigorraren kitapena egitean, ez zituen kontuan hartu Gabirondok 1986tik 1989ra atxiloaldi prebentiboan egin zituen egunak. Defentsaren ustez, Auzitegi Nazionalak kontuan hartu behar zituen egun haiek.
Gorenak onartu egin du eskaera, eta Auzitegi Konstituzionalaren 2008ko interpretazioa betearaziko dio Auzitegi Nazionalari. Konstituzionalaren arabera, beste delitu batengatik jada preso dagoen pertsona bati beste auzibide bat irekitzen zaionean bigarren auzian badaezpadako atxiloaldian igaro duen denbora ere kontuan hartu behar da zigorraren kitapen osoa egitean.
Juan Mari Gabirondoren zigorraren beste kitapen bat egiteko agindu dute
Presoak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurka jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Gorenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu