EUSKAL HERRIA

Juan Mari Maizkurrena eta Xabier Atristain atxilotu dituzte

ETAko kide izatea egotzita zigortu zuten Atristain, eta «ETAri laguntzea» leporatu zioten Maizkurrenari. Atzo atzeman zuten Eider Zuriarrain, auzi bera dela eta.

2013ko maiatzaren 4a
22:46
Entzun

Juan Mari Mariezkurrena eta Xabier Atristain atxilotu ditu Ertzaintzak gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 14:15 eta 15:00 artean izan dira atxiloketak.

Mariezkurrena Hernanin atzeman dute, eta Atristainek bere burua aurkeztu du polizia-etxean. Otsailean epaitu zituzten Mariezkurrena eta Atristain Espainiako Auzitegi Nazionalean, Ibai Beobide, Euri Albizu, Eider Zuriarrain, Miren Josune Balda, Jose Agustin Camacho, Adur Aristegi eta Jon Rosalesekin batera.

Joan den apirilaren 16an, Espainiako Auzitegi Nazionalak «ETAri laguntzea» leporatuta zigortu zuten Maizkurrena, eta ETAko kide izatea egotzi zion Atristaini. Azken horri hamazazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta zazpi urte eta erdikoa Maizkurrenari.

Ertzaintzak atzo atxilotu zuen Zuriarrain, Sondikan (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.