Euskal presoak

Juan Mari Olano gaur aske utziko dute, 30.000 euroko bermea ordainduta

Askatasuneko kidea irailaren 11n atxilotu zuen Ertzaintzak, Donostian, presoen aldeko ez legezko manifestazioan parte hartu zuela-eta.

2008ko martxoaren 7a
18:51
Entzun
Juan Mari Olano Askatasuneko eleduna gaur aterako dute kartzelatik, 30.000 euroko bermepean. Irailaren 11n atxilotu zuen Ertzaintzak, Donostian, presoen aldeko ez legezko manifestazioan parte hartu zuela-eta.

Oihana Agirre Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako kidea eta Joseba Alvarez Batasuneko zuzendaritzako kidea ere atzeman zituzten arrazoi horregatik, eta biak preso daude.

Olano Segoviako (Espainia) kartzelan dago gaur egun.

Lehen ere egona da preso, Amnistiaren Aldeko Batzordeen auziagatik, eta berme gisa 100.000 euro ordaindu zituen aske geratzeko.

Zaldibiakoa (Gipuzkoa) da hura, eta harrera egiteko prestatzen ari dira han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.