Juan Mosocoso Iruñeko Udaleko zinegotzia izango da PSNren zerrendaburua azaroaren 20ko hauteskundeetan Espainiako Kongresurako; Javier Sanz, berriz, Senaturako. Maria Chivite izango da Kongresurako zerrendako bigarrena, eta Maria Concepcion Barrachina Senaturako hautagaitzakoa. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren iritziz, hautagaitza «lehiakorra» da, «eskarmentua eta berritzea uztartzen dituena».
PSNk atzo onartu zituen hautagaitzak. Zerrendek %92ko babesa jaso zuten. 83 ordezkarik egin zuten alde, zazpik boto zuria eman zuten eta inork ez zuen kontra bozkatu. PSOEk berretsi beharko du hautagaien zerrenda.
Moscoso diputatua da jada Espainiako Kongresuan, 2004tik. Ikasketaz ekonomialaria da. Francisco Javier Sanz Castejongo alkatea izan da 1995etik aurtengo maiatzera arte, eta senataria da 2008tik.
Juan Moscoso eta Javier Sanz izango dira PSNren zerrendaburuak
Moscoso zinegotzia da Iruñean eta diputatua Espainiako Kongresuan; Sanz, berriz, senataria da Madrilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu